XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4. BIZITZA ESTRALURTARRA AURKITZEKO PROBABILITATEAKAzken bi hamarkada hauetan bizitza estralurtarra egoteko probabilitatea zientifikoki kalkulatzea modan egon da.
Adimen Estralurtarrekin Komunikatzeko Nazioarteko Lehen Kongresua 1971.ean ospatu zen eta bertan Astrofisikan, Kosmologian, Biologian, Gizarte-zientzietan, Psikologian eta abarretan diharduten zientzilari ospetsuenak bildu ziren.
Garai bateko Sobiet Batasunean, besteak beste, hauek izan ziren bildu zirenak: C. Sagan, Ambatsumian (astrofisikaria), Shklovsky (astronomoa), Orgel (biokimikaria), Crick (DNA aurkitu zuena), Kaplan (irrati-fisikaria), Drake (honi buruz berehala hitz egingo dugu), etab.
Kongresu hura oso garrantzitsua izan zen, zientzilariek adimen estralurtarraren arazoa razionalki eta zientifikoki azter zitekeela onartu zutelako eta lehen aldiz hain modako eztabaida honetatik manipulazioa eta iruzurra alde batera utzi zirelako.